Gehienez ere bi argazki aurkeztu ahal izango ditu parte-hartzaile bakoitzak, lehiaketak@artgazki.org helbidera. Parte hartzeko epea, bestalde, 2022ko ekainak 27eko 22:00etan bukatuko da.
Argazkien ezaugarriei dagokienez, zuri-beltzean zein koloretan egindako argazkiak aurkeztu daitezke eta kalitatezko inprimaketa bat
egiteko tamaina (pixeletan) nahikoa eduki beharko dute. Halaber, espresuki debekatuta dago muntaia bidez sortutako argazkiak aurkeztea. "Epaimahaiaren ustez manipulatuak izan diren argazkiak baztertu egingo dira. Aurkeztutako argazkiei ezin zaie inongo elementurik erantsi, kendu edo tokiz aldatu", adierazi dute Artgazkitik. Azkenik, parte-hartzaileek bermatu egin beharko dute lehiaketara aurkezten dituzten argazkiak norberak egindakoak direla (Ikus oinarri guztiak, hemen).
Sari banaketa, uztailaren 3an
Epaia 2022ko uztailak 2an, zapatua, emango dute eta sari banaketa, berriz, hurrengo egunean izango da, 19:00etan Arrasateko Kajoi tabernan.
Hiru sari nagusi egongo dira. Argazkirik onenaren saria 300 euro eta garaikurra izango dira. Bigarren argazki onenaren saria, 150 euro eta garaikurra eta hirugarren onenarena, 100 euro eta garaikurra. Halaber, argazkirik originalenaren saria ere egongo da: 100 euro eta garaikurra.