"Nazkatuta egon arren badakigu kalera irten eta borrokan jarraitzea besterik ez zaigula geratzen"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko eka. 13a, 19:32

Azken erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea, gaur, Arrasateko Herriko plazan.

Mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egin dute gaur Debagoieneko zenbait herritan Barakaldoko azken erailketa matxista salatzeko; tartean, Arrasateko Herriko plazan. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak irmo salatu du azken eraso hau: "Nazkatuta eta batzuetan nekatuta egon arren, badakigu borrokatzen eta kalera irteten jarraitzea besterik ez dugula".

Azken eraso honetan ama erail duen semea gezurretan aritu izana salatu dute bereziki: "Beste behin ere, gure gizartearen egitura patriarkala agerian geratzen da gizon batek, kasu honetan bere amaren aurka erabilitako indarkeria erabiltzen duenean; eta gizonak ezkutatu egiten du, gainera, heriotza erorketa baten ondorioz gertatu zela, benetan gertatutakoa ezkutatuz".

Erantzun kolektiboaren beharra

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak egindako irakurketan, erantzun kolektiboa azpimarratu dute: "Erantzun kolektiboak eskatzen jarraituko dugu, bai erakundeei eta administrazio publikoei; are gehiago zerbitzu publikoekin eta, batez ere, bizitzaren zaintzarekin zerikusia duten zerbitzuekin, egun bizi dituzten atzerakadak ikusita.
Hala ere, Emakumeen Mundu Martxatik eta mugimendu feministatik, oro har, indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dugu, eta aldarrikatzen jarraituko dugu, bizitza, zaintzak eta askatasuna ardatz bezala aldarrikatuz. Nazkatuta batzuetan nekatuta egon arren, badakigu borrokatzen eta kalera irteten jarraitzea besterik ez dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak