Ekintza bakoitzeko zortzi eta hamar toki bikoitz zozkatuko dituzte:
- Haurren danborrada ikusteko 10 toki bikoitz (20 lagun).
- Errementari dantza ikusteko 8 toki bikoitz (16 lagun).
- Nagusien danborrada ikusteko 8 toki bikoitz (16 lagun).
Ekainaren 16an, zozketa egingo dute izena ematen duten guztien artean, eta aukeratuek ezingo dute ekintza batean baino gehiagotan parte hartu. Horregatik, izena emateko orduan, herritarrek interes ordenaren arabera zehaztu beharko dituzte balkoitik ikusi nahi dituzten ekintzak.
Zozketan parte hartzeko, 16 urtetik gora izatea eta Arrasaten erroldatuta egotea dira oinarrizko bi baldintzak. 16 urtetik beherako haurren kasuan, nagusi batez lagunduta joan behar dutenez, adin nagusiko herritarrak eman beharko du izena.