Luma Uribesalgo: "Aurrez aurrekoari ematen diogu garrantzia"

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 11a, 10:10

Luma Uribesalgok 35 urteko esperientzia dauka sektorean. (Argazkia: I.A.A.)

Uribesalgo Aseguruaken negozioaren zati bat inbertsioetatik dator; Luma Uribesalgo arduradunak dio aurrezkiak dituzten bezeroek eurengan konfiantza dutela, konpainia serioa delako.

Luma Uribesalgok 35 urteko esperientzia dauka aseguruen sektorean. Azken zortzi urteetan Allianz konpainian dihardu, eta, guztira, bost lagunek egiten dute lan bertan. Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egiten dute, eta, ohiko aseguruez gain, inbertsio funtsak eta autokarabanen aseguruak dira euren bereizgarriak.

Inbertsioak nabarmendu dituzu. Zergatik?

Allianz munduko lehen aseguru-etxea da, eta mundu mailan kudeaketa indartsua dauka inbertsioei dagokienez. Edozein aseguru mota egin daitekeen bulegoa gara, baina, dirua aurreztuta baduzu, lagundu egin zaitzakegu. Teknikoki kudeatzen ditugun kontuak kalitate onekoak dira; hori, gero, errentagarritasunean ikusten da. Gero eta gehiago dira herrian euren dirua aurrezteko konfiantza jartzen dutenak. Kudeaketaren kalitatea momentu txarretan zein onetan ikusten da.

Zein egoeratan daude inbertsioak?

Inbertsioen mundua momentu txarretik ari da pasatzen. Edozelan ere, honetan hasi ginenetik, orokorrean, gure bezeroek emaitza onak jaso dituzte eta gustura gaude. Azken urte hau txarra izaten ari den arren, etorriko dena positiboa izango da.

Ba al duzue produktu bereizgarririk?

Allianz enpresa alemaniarra den aldetik, autokarabanetan, adibidez, oso aurreratuta daude. Gainontzeko aseguru-etxeak baino produktu hobeak dituzte gai honetan; gainera, prezio hobean. Prezio-kalitate erlazioa hobea da, orokorrean. Bizi-aseguruetan eta enpresentzat egokitutako aseguruetan ere lan egiten dugu.

Nolakoak dira zuen bezeroak?

Inbertsioei dagokienez, bezeroak inbertitzaileak dira, ez espekulatzaileak. Hau da, epe luzera behar ez den dirua inbertitzen denez, epe motzera izan ditzakegun galerek ez digute buruhauste handirik sortzen. Estrategia horretatik datoz emaitzak. Aseguruetan, aldiz, gugan konfiantza jartzen duten betiko bezeroak ondo zaindu behar dira: autoaren aseguruaz gain, bizi, etxebizitza edota bestelako aseguruetakoak. Orokorrean, gertuko tratua behar duen eta eskertzen duen jendea da; bertakoak eta inguruko herrietakoak.

Herriko komertzio bezala ere zuen alea uzten duzue.

Arrasaten Mondra futbol taldeko lehenengo taldearen babesle gara, eta aurten Mondrate areto futboleko taldeari ere eman diogu laguntza. Bestalde, herri mailako zenbait antolakunde eta ekitaldi babesten ditugu.

Interneten eskaintza zabala!

"Gaur egun, geroz eta gehiago dira digitalizazioaren alde egiten duten aseguru-konpainiak. Gu ere Allianz-eko programa digitalean murgilduta daude momentu honetan, eta horrek bezero berriak lortzen laguntzen digu Debagoienetik kanpo. Dena den, aurrez aurreko tratuak eta gure betiko bezeroek gure lehentasun nagusia izaten jarraitzen dute. Guk bezeroei onena eskaintzeko eta aholkuak emateko egiten dugu lan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak