Arrasateko ekintzailetza eta berrikuntza guneak, hau da, Garaia Parke Teknologikoak, eraikinaren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu du, eta ekainaren 13an izango da, astelehena, Udalaitz auditoriumean, 09:30etik 10:30etara.
60 minutu horietan, besteak beste, Parkeko enpresen zenbait ordezkarik emandako testigantzak entzun ahal izango dira –Ategi, Galbaian, GSR, Kiro Grifols– eta berrikuntzari buruzko solasaldi batean parte hartzeko aukera izango da. Solasaldian arituko direnak honako hauek izango dira: Mikel Alvarez, Garaia Parke Teknologikoko presidentea; Lander Beloki eta Carlos Garcia, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza eta Ingeniaritza fakultateetako dekanoak, hurrenez hurren. Halaber, parkearen urteurrenaren harira antolatutako argazki eta marrazki lehiaketen sariak banatuko dituzte.