Beste Bat! lagunartearen eguna ospatuko dute bihar, zapatua

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ekainaren 10a

Beste Bat Eguneko irudi bat, duela urte batzuk.

St. Paulizaleek lagunarteko partiduarekin ekingo diote egunari. Zaldibar txapelketako Dribling eta Betrayer taldeetako hainbat jokalari ohik hartuko dute parte, besteak beste, partidu horretan, 10:00etan hasita, Iturripen. Gero, luntxa eta poteoa egingo dituzte eta 15:00etan bazkaltzera joango dira Montxon elkartera.

Iaz zuten Beste Bat Egunaren hamargarren urteurrena eta "zerbait handia" egitekoak ziren. Hala ere, pandemiaren ondorioz, modu xumeagoan ospatu zuten, Sara jatetxean. Aurten, beraz, hamaikagarren edizioa du ospakizunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak