Auto bat irauli da Jose Luis Iñarra kalean, baina ez da zauriturik izan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ekainaren 10a

Autoa iraulita. (Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak).

06:20ean, errepidetik irten eta irauli egin da auto bat Arrasateko Jose Luis Iñarra kalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru lagun zihoazen autoan. Udaltzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia ere joan dira istripua gertatu den lekura, eta lekuan bertan artatu dituzte hiruak. Adierazi dutenez, ez da zauriturik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak