Arrasate Blues jaialdiaren lehen mokadua, Wax & Boogie taldearen eskutik

Hasier Larrea 2022ko eka. 10a, 09:15

Argazkia: J.A. Ribas.

Ibai-artek antolatuta, Herriko Plazan egingo dute lehen kontzertua, ekaineko bakarra. Wax & Boogie taldea izango da protagonista, zapatuan, hilak 11, 19:00etan hasita.

Azkenaldian, bluesaren, rhythm and bluesaren eta boogie-woogiearen panoraman formatu onenetako eta baloratuenetako bat bihurtu da. 2019an, esaterako, bigarren talde onenaren saria jaso zuen Asconako (Suitza) Jazzaldi Internazionalean. Taldekideek musika beltzaren hizkuntzaren "ezagutza zabala, aberatsa eta askotarikoa dute", antolatzaileen esanetan.

Ekitaldia Arrasate Blues zigilua daramaten poloak eta garagardoak aurkezteko ere baliatuko dute. Azken egunotan Ibai-arteko dendetan erosi duten bezeroek poloak eskuratzeko zozketa batean hartu dute parte, eta Herriko Plazan guztira 100 kamiseta banatuko dizkiete saridunei.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak