Bi emanaldi eskainiko ditu bihar Arrasate Musikalek

Danel Alvarez Davila 2022ko eka. 9a, 12:23

Arrasate Musikalek, haien hitzetan 'oso interesgarriak' izango diren bi antzezpen antolatu ditu biharko.

Bi emanaldi desberdin eskainiko ditu ostiralean Arrasate Musikal elkarteak, taldearen 50. urteurrena betetzen ari den 2022 urte honetan. Bi emanaldiak Arrasaten eskainiko dituzte.
 

Hezkuntza anitzekoek hasi, ondoren ballet

Lehenengo, hezkuntza anitzeko ikasleek kontzertu hunkigarri bat joko dute Musika Eskola arratsaldeko 18:00etan. Zalantzarik gabe, ikasleentzako kontzerturik bereziena da hau, ikasturte guztia egoten baitira emanaldi honen zain. Domentx Ucin eta Olaia Ramos dira arduradunak.
 
Ondoren, arratsaldeko 19:00etan ballet taldeko 90 bat ikaslek emanaldia eskainiko dute Amaia Udal Antzokian. Ikasleek koreografia eta musika bikainak eskainiko diote ikuslego arrasatearrari.
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak