'Teknologiaren ekarpena berrikuntza sozialeko proiektuetan' jardunaldia, ISEAren eskutik

Jon Irizar Aranguren 2022ko eka. 13a, 10:03

Ekainaren 14an, martitzena, 10:30ean hasiko da jardunaldia LKSren egoitzan, eta bi orduko iraupena izango du. Hiru emakume arituko dira beraien esparru eta esperientzietatik hizketan: Sain Lopez, Ana Arroyo eta Blanca Vega de Seoane. Bertaratzeko, izena ematea beharrezkoa da.

ISEA garapen teknologikoa, berrikuntza eta ekintzailetzaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzeko ahaleginean diharduen zentroak jardunaldi bat antolatu du bihar, martitzena, LKSren eraikinean. 10:30ean hasita, berrikuntza sozialeko proiektuetan teknologiak duen eragina eta egiten dituen ekarpenak izango dituzte hizpide.

Bi orduz hiru emakume arituko dira beraien esparru eta esperientzietatik hizketan. Hona hiruren izen, kargu eta aurkezpenen izenburuak:

  • Sain Lopez (Mondragon Team Academy) - Ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza: iragana eta etorkizuna
  • Ana Arroyo (Tecnalia) - Herritarren parte-hartzea errazteko nahiz teknologia gizarteari hurbiltzeko tresnak
  • Blanca Vega de Seoane (Emaus) - Gizarteratzeko ekonomia borobila: sareko lankidetza-eredu berriak

Izen-ematea, zabalik

Interesa duen orok izango du saioetara joateko aukera, baina beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, mruiz@isea.eus posta helbidera bidali behar da mezua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak