Sandra Perez eta Alberto Ferreiro, Euskadiko txapeldun squashean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 7a, 13:59

Euskadiko Squash Txapelketa jokatu zuten asteburuan Arrasaten, Musakolako kiroldegian. Emakumezkoen finala Sandra Perezek eta Irune Peinadok jokatu zuten. Gizonezkoetan, berriz, Alberto Ferreirok eta David Marinek.

Emakumezkoen txapelketa liga formatuan jokatu zuten, lehen kantxan, eta Sandra Perez nafarra eta Sestaoko Benedikta taldeko Irune Peinado sailkatu ziren finalerako. Azkenean, 3-0 irabazi zuen Perezek.

Beste bi kantxetan jokatu zituzten gizonezkoen koadro nagusiko final-laurdenak, eta finalerdiak honako hauek jokatu zituzten: Txema Minguez (Benedikta, Sestao), Alberto Ferreiro(Eibako K.D.), Emilio Cocinero (Benedikta, Sestao) eta David Marin (Oberena, Nafarroa).

Horren ostean, kontsolazioko koadroko finalerdia jokatzeko, honakoak sailkatu ziren: Joxelu Mariezkurrena (Lur-Alai, Irun), Aitor Yanguas (Benedikta, Sestao), Ion Diez (AKE-Squash, Arrasate) eta Liam Kane (Amaia, Nafarroa).

Koadro nagusiko finalerdiek emaitza hauek hauek utzi zituzten: Txema Minguez eta Alberto Ferreiro (0-3) eta Emilio Cocinero-David Marin(0-3).

Kontsolazioko finalerdiei dagokienez, Joxelu Mariezkurrena-Aitor Yanguas (0-2) eta Ion Diez-Liam Kane(0-2) emaitzaz.

Beraz, finalek honako emaitzak utzi zituzten:

  • Kontsolazioko finala : Aitor Yanguas- Liam Kane (3-0)
  • Emakumezko finala: Sandra Perez - Irune Peinado (3-0)
  • Gizonezkoen finalak: Alberto Ferreiro - David Marin (3-1)

Sariekin batera, hainbat opari banatu zituzten, zozketa bidez. Erraketa AKE-Squash taldeko Ion Diezek eraman zuen eta urdaiazpikoa, berriz, David Marin txapeldunordeak.

AKEko squash taldeak eskerrak eman dizkie babesle guztiei (Alzola urak, Resingrip, Arrasateko Udala, Euskadiko Squash Federazioa), kiroldegiko harrerakoei eta jokalari guztiei.

Marcos Alvarez txapeldun Suitzan

Bestalde, Marcos Alvarez AKE-squash taldeko jokalariak Swiss Squash txapelketa irabazi du Suitzan, junior kategorian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak