Memoria ibilaldia egingo dute hilaren 18an, Aurrera Bolie ekimenak antolatuta

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 7a, 10:21

Kurtzetxikitik, Anboto eta Udalatx. (Argazkia: Jokin Bereziartua).

Ziorla, Bakue, Malbe eta abar zeharkatuko dituzte oinez, "duela 60 urte belaunaldi oso batek Euskal Herrian bultzatu zuen pizkundearen ibilbidean geldiune bat egiteko". Era berean, zuzeneko lekukotzak jasoko dituzte eta ahots propioz ezagutuko dute orduko testuingurua. "Atzera begiratuko dugu, aurrera egiteko", adierazi dute.

Ibilaldi lasaia izango dela aurreratu dute, "familia giroan zein lagun artean egiteko modukoa". 10:00etan abiatuko dira Biteri plazatik eta hiru ordu inguru iraungo du ibilaldiak, hitzartzeetarako zein hamaiketarako geldiuneak eginez. "Gu gara gaurko bolie. Bultzatu bolie! Aurrera Bolie!", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak