Martitzenetik barikura luzatuko dira Arrasate Musikalen aste honetako kontzertuak

Hasier Larrea 2022ko eka. 6a, 12:22

Biolin ikasleak, zapatuan Seber Altubeko Elkartasun Egunean.

Ekainari bizi-bizi heldu diote musika-eskolako ikasleek. Joan den zapatuan hiru zuzenekotan parte hartu zuten: Pasaiako Musikaldian, Seber Altubeko Elkartasun Egunean eta Monterrongo musika eskolako saxofoi emanaldian. Atsedenerako tarte gutxirekin baina gogotsu arituko dira aste honetan zehar.

Izan ere, bihar, ekainak 7, tronpa ikasleek kontzertua eskainiko dute Monterrongo musika eskolan, 19:00etan hasita. Hurrengo egunean, toki berean baina ordubete lehenago, biolin kontzertua entzun eta ikusteko aukera izango dute herritarrek.

Ostegunerako, berriz, bi ekitaldi antolatu dituzte: tronpeta ikasleek Kulturaten joko dute 18:00etatik aurrera, eta 18:30ean Monterrongo musika eskolan ahots kordez findutako abestiak plazaratuko dituzte kantua ikasten ari direnek.

Azkenik, ostiralean, Amaia antzokian ballet ikuskizunarekin borobilduko dute astea, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak