Debagoieneko Alternatibak bat egin du ESKren bilkurarekin eta aldarrikapenekin

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko eka. 5a, 10:46

Hau dio igorri duten oharrak:

"Debagoienako Alternatibak bat egiten du astelehenean ospitale aurrean egingo den elkarretaratzearekin eta aldarrikapenekin.

Osasun publikoaren defentsa ez da bakarrik zerbitzu ona eta kalitatezkoa eskaintzea herritarrei; horrekin batera ezinbestekoa da bertan lan egiten duten profesionalak zaintzea eta euren jardun profesionalerako beharreko baldintza humanoenak eskaini. Onartezina da izandako jazarpenagatik ezinbestekoak diren espezialistak, ordezkatzeko zaila direnak, euren lana uztea. Horrelako gertaerek osasun publikoaren kaltetan dira; izan ere, herritarrei oinarrizkoa den zerbitzuaren kalitatea gutxitzen da, eta, era berean, langile baliagarriak galdu.

Zerbitzu publikoak ezin dira langileekiko jazarpena eta lan tratu txarrak burutzen dituzten buruen menpe egon. Ospitale bateko plantillen kudeaketa ezin da egon eskubideak aldarrikatzen dituzten eta Osakidetzaren  trapu zikinak ateratzen dituzten langileekiko mendekuen menpe.

Debagoienak osasun zerbitzu kalitatezkoak behar ditu, langileekiko inongo jazarpenik gabe. Kalitatezko Osasun Publikoaren defentsan nahikoa dela esateko ordua da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak