Elkartasuna jai giroan aldarrikatuz

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko eka. 4a, 13:29

Harreman, Serso San Viator eta Activos Por Un Mundo Solidario Gobernuz Kanpoko Erakundeen eskutik herriko eta eskualdeko beste hainbat elkarterekin elkarlanean Elkartasun Eguna ospatzen ari dira, eskuartean dituzten askotariko proiektuak ikustarazteko helburuarekin. 

Ekitaldiz betetako egun osorako egitaraua prestatu dute, dantza eta musika emanaldiak, sukaldaritza tailerra eta haurrentzako jolasak, horien artean. "Oso ondo doa eguna, giro oso polita dugu eta tonbolarako txartel asko ari gara saltzen. Eskerrik asko, bada, hurbildu zareten eta parte hartu duten elkarteei. 20:30ak bitartean hemen izango gara, haurrentzako jolasak eta Arrasateko Erromintxelak taldearen kontzertua izango ditugu, besteak beste", azaldu du harreman elkarteko Andoni Uribetxeberriak.

Bestalde, zozketako zenbaki sariduna 0352 izan da eta ordezkoak, honako hauek: 1444 eta 0571.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak