Denetarikoak izan dira aukeran, puzgarriak, eskulanak egiteko txokoak eta herriko Kontukabi hirukotearen antzerki emanaldia, horien artean, eta dantzan borobildu dute jaialdia AZ Gaubelak taldearen doinuekin. Bustantxo, Arrasate Herri Eskolako maskota, ere han izan da eta eskolako irakasleek eta gurasoek sortutako eskolako kantua ere abestu dute elkarrekin. "Giro oso polita izan dugu, sekulako gogoa genuen bi urteren ostean eskola kalera ateratzeko".
Zozketako irabazleak
Eskolako kamisetak eta zozketarako txartelak erosteko aukera izan da eta honako zenbaki horiek izan dira irabazleak:
- Lehenengo saria: 1502
- Bigarren saria: 1103
- Hirugarren saria: 0368, 0822, 0786, 0872, 2827 eta 3268.