Arrasate Rugby Taldearen omenezko horma-irudia prest da

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ekainaren 3a

ART 50. urtemugako ekitaldiekin lotuta antolatzen ari den ekintzen barruan egin dute, gaur, horma-irudi berezia. Pook taldeko kideek diseinatutako murala da, eta asmoa da Mojategiko sarreran jartzea. Hainbat neska-mutiko aritu dira margotzen. Umeek aurpegiak margotzeko eta txapak egiteko txokoa ere jarriko dute gaur arratsaldean.

50 urte eta Danon artian ez bada ez dalako irakur daiteke gaur egindako horma-irudi horretan. Gustura aritu dira neska-mutikoak eta emaitza polita izan da. Azoka bera ere martxa onean doa. Otorduak ematen jarraituko dute gaur eta bihar gauetan. Gaur, egubakoitza, gaueko 22:30ean, Sin+ talde beteranoak joko du kontzertua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak