Erabilitako jostailuek, jabe berriak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko eka. 3a, 19:23

Gabon garaian egiten du Txatxilipurdi elkarteak jostailu truke azoka, eta ekimenak izaten duen arrakasta aintzat hartuta, iaz egin zuten estreinakoz uda garaian, eta gaur, egubakoitza, egin dute bigarrena.

Monterron parkera eraman dute aurreko astean batutako uzta eta jabe berrien artean banatu dituzte askotariko jolasetarako tresnak. "Oso pozik gaude, 70 jostailu inguru batu genituen eta ari gara poliki-poliki guztiak banatzen. Puzzleetan eta peluxe-panpinetan izan dugu aukerarik handiena, baina bestelako gehiago ere bai: errugbian jokatzeko baloia, haur txikiendako askotariko jostailuak, patineteak... Jostailuak trukatzeaz gainera, jolas erraldoi batzuk ere prestatu ditugu, eta gustura asko ibili gara jolasean", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak