Auto istripua izan da Arrasateko Ospitalearen inguruan

Jon Irizar Aranguren 2022ko ekainaren 3a

Arrasateko Udaltzaingoak Goienari jakinarazi dionez, ibilgailua espaloi gainera igo da Arrasateko Ospitalearen inguruan, eta autoa gelditzeko oztopoak aurkitu dituen arte joan da aurrera; testiguen arabera, banku eta poste elektriko bana eraman ditu aurretik. Ez da zauriturik egon, eta istripuaren arrazoiak aztertzen ari dira udaltzainak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak