Euskadiko Squash Txapelketa jokatuko dute gaur eta bihar Musakolan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 3a, 10:43

Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan federatutako 37 jokalari ariko dira lehian: 33 gizonezko, lau emakumezko eta junior kategoriako bi jokalari. Gaur, 17:00etatik 22:00ak arte jokatuko dute lehen fasea eta bihar, 09:00etan hasita, egun osoz jokatuko dituzte partiduak. 19:00etan izango da sari banaketa.

Bihar, goizez eta arratsaldez ariko dira. Lehenik, 09:00etatik 14:00ak arte. Ostean, eten bat egingo dute bazkaltzeko eta arratsaldeko partiduak 16:00etatik aurrera izango dira, txapelketa bukatua arte. Esan moduan, 19:00etan izango da trofeo banaketa eta askotariko materialak zozkatuko dituzte.

Arrasate Kirol Elkartetik partiduak ikustera animatu dituzte herritarrak. "Norbaitek kirol hau gertutik ezagutu gura badu, etorri dadila Musakolara. Sarrera doan da", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak