Burujabetzaz eta neoliberalismoaz ariko da Floren Aoiz Irati Topalekuan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 31a, 12:05

Bere bidea egiten ari da Arrasateko Sortuk antolatzen duen Karkabatik herria solasaldi zikloa eta dagoeneko lau saio egin dituzte. Bosgarrena ekainaren 8an egingo dute, eta Floren Aoiz izango da gonbidatua. Solasaldia, berriz, Mamuari so: burujabetza vs neoliberalismoa liburuxkan oinarritutakoa izango da.

"Gure garaia ulertu eta ditugun erronkak aletzeko gakoak partekatuko ditu Floren Aoizek, Idoia Zengotitabengoak egindako galdera sorta jasotzen duen liburua oinarri hartuta", diote antolatzaileek.

Liburuxka horretan, mamuaren irudia darabilte kapitalismo neoliberala eta horrek artikulatzen dituen zapalkuntzak izendatzeko. "Horrela, neoliberalismoaren ezaugarritzea eta ibilbidea aztertzen dute, kapitalismoarekin dituen loturak eta gizartean zer modutan eragiten duen agerian uzteko".

Adierazi dutenez, ideia bat nagusitzen da gogoetan, besteen gainetik: "Neoliberalismoa herritarren burujabetza neutralizatzeko estrategia den heinean, herriaren eta herritarren burujabetza da neoliberalismotik harago egiteko gakoa. Neoliberalismo desdemokratizatzaileari, beraz, bazter guztietara zabaldu beharreko errotiko demokratizazioaz erantzun beharko zaio".

Dagoeneko irakurgaia eskuragarri dago Irati Topalekuan. Solasaldia, esan moduan, ekainaren 8an izango da, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak