Erreferentziazko taldeak batu dira asteburuan Valentzian, Torrent-eko kiroldegian egindako urteko hitzordu nagusian, eta Arrasateko Dragoi gimnasia taldekoek ez dute hutsik egin. Emaitza nabarmenekin itzuli ziren handik, esaterako, taldeka, sernior mailako Step modalitatean bigarren sailkatu ziren Nora Marco, Sara Yan Azkarate, Maider Agirreurreta, Nahia Irazola, Maddi Etxagibel eta Zihara Etxeberria. Bikoteka, berriz, Uxue Azkue eta Nahia Irazola lehengo izan ziren, eta Eider Vazquez eta Nora Cid bigarren. Eta, bakarkako saioetan N6 kategorian Zihara Etxebarria 16.a izan zen eta Maddi Etxagibel 28. postuan sailkatu zen. Azkenik, hiruko lanean –N7 kategorian– Nora Marco, Sara Yan Azkarate eta Maider Agirreurreta seigarren sailkatu ziren.