Hala, ekainaren 11n bertan, 19:00etan, poloak banatuko dizkiete sarituak izan direnei, Herriko Plazan. "Gainera, salgai ere izango dugu. Ternua markakoa da eta kotoi ekologikoz egina. Beraz, bertaratu eta zure kamiseta eskuratzeko aukera ere izango duzu", gaineratu dute.
Horrekin batera, Wax & Boogie taldearen kontzertua egongo da. "Rhythm and blues eta boogie woogie delakoaren formatu onenetako eta baloratuenetako bat da eta maiatzaren 21ean argitaratu berri duten azken diskoa aurkeztuko digute. Zalantzarik gabe, gure herrialdeko eta Europako zirkuituko talde onenetako bat izango dugu Arrasaten. Gainera, kontzertuak ezustekoak izango ditu eta km-0 bluesa oso presente egongo da; ez galdu!".