Ate irekiak egingo dituzte Udal Euskaltegi berrian, Kulturolan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 31a, 09:45

Arrasateko Udal Euskaltegian, aurten, bi kontu dituzte ospatzeko: alde batetik, 40 urte dira euskaltegia martxan dagoela eta, bestetik, datorren ikasturtea euskaltegi berrian hasiko dute, Kulturolan. Hori dela eta, ate irekiak antolatu dituzte ekainaren 8, 9 eta 10erako. Ordutegiei dagokienez, 10:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango dira.

Ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duenak %10eko deskontua izango du matrikula egiten duenean. "Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu euskaltegia ezagutzera etor daitezen, eta, euskara ikasi nahi izanez gero, aurrematrikula egin dezaten", azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak