Teila batzuk erori dira Seber Altube plazako eraikin baten goiko partetik, eta, Zubillagako suhiltzaileei eman diete abisua Arrasateko udaltzainek. Erortzeko arriskuan zeuden teilak kenduta, "azkar" konpondu dute arazoa suhiltzaileek eta dagoeneko amaitu dituzte garbitze lanak. Hala ere, azaldu dutenez, teknikari batek ziurtatu beharko du ez dagoela arrisku gehiago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.