Ostegunean Kulturatera itzuliko dira, 18:00etan hasiko baita tronboi, tuna eta bonbardinoa jotzen duten ikasleen kontzertua. Zapaturako, berriz, musika eskolan programatu dute, 18:00etan, saxofoi emanaldia.
Egun horretan beste bi ekintzatan parte hartuko dute Arrasate Musikaleko kideek. Pasaian izango da bata, musika eskolen Musikaldia egingo baitute bertan. Gazteak, Gaiteroak eta Hezkuntza anitzeko ikasleak, bestalde, bailarako Gobernuz Kanpoko Erakunde ugarik antolatzen duten Elkartasun Eguna girotzen arituko dira Seber Altube plazan, 12:30etik aurrera.