Arizmendiarrietaren omenezko eskultura jarri du MUk Bilbon

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko mai. 26a, 17:20

AS Fabrik campusaren sarreran dago unibertsitatearen 25. urteurrenaren aitzakian egindako eskultura.

Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak Jose Maria Arizmendiarrietaren omenezko eskultura inauguratu zuten eguaztenean AS Fabrik campusean; gradu-titulazioak eta unibertsitate-masterrak eskaintzen ditu han MUk, 2021eko urtarrilaz geroztik, Bilboko Udalarekin duen lankidetzari esker.

Unibertsitateko ordezkaritzarekin batera, Bilboko alkate Juan Mari Aburto izan zen eskulturaren inaugurazioan, baita Mondragoneko presidente Iñigo Ucin eta Arizmendiarrietaren hainbat senide ere.

Gaur egun, zazpi unibertsitate-titulu ematen dituzte Bilbao AS Fabrik campusean, eta "ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema" gisa definitzen dute: "Unibertsitate-prestakuntza eta enpresa-ekimen berritzaileen eragileen komunitatea uztartzen ditu". MUren 6.022 ikasleetatik 643 ari dira Bilbon gradu edo master ikasketak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak