Hiru borroka gogor lehiatu ostean, Aitor Madinabeitiak lehen postua lortu zuen. Gogoratu behar da kyokushinkai estiloan babes barik lehiatzen dutela, KOra. "Garaipen honekin, denboraldi ikaragarria borobildu du, nazioarteko hainbat txapelketa eta hainbat domina lortuta", adierazi du Carlos Sanchez entrenatzaileak.
