Udako eskubaloi campusa ekainaren 27tik uztailaren 8ra egingo dute

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 24a, 16:26

Arrasate Eskubaloik udako campusa antolatu du beste urte batez, eta ekainaren 27an abiatuko dute aurtengoa. Musakolan eta Iturripen egingo dituzte saioak, astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:00etara, 2009 eta 2013 urte artean jaiotakoei zuzenduta (biak barne).

Bi aste iraungo ditu campusak eta aste bakoitzak 30 euroko prezioa dauka. Banaka zein taldeka izena emateko aukera dago eta horretarako bi bide daude: aeb@arrasateeskubaloi.eus helbidera idatzi edota 619 67 26 96 zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak