Sorosleen lan-poltsarako izen-ematea eguenean bukatuko da

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko maiatzaren 24a

Arrasateko Udalak 2020ko sorosleen lan-poltsa handitzeko deialdia zabaldu du eta hautaketa-prozesuan izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da, eguenean. Interesa dutenek BAZen edo udal webgunean aurkeztu ahal izango dute eskabidea.

Lanpostuaren erantzukizun orokorrak honako hauek dira: erabiltzaileen segurtasun eta osotasun fisikoaz eta udal instalazioen erabilera egokiaz arduratzea.

Eskaera aurkezteko, ezinbestekoa da Eskola Graduatua (DBH), Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH 1) edo baliokidea izatea, EAEn sorospen-zerbitzua emateko beharrezkoa den titulu ofiziala izatea, C1 mailako euskara titulua izatea eta 16 urte beteta izatea, besteak beste.

Bitarteko moduan beteko dira, poltsa horien bidez, plantillan hutsik dauden lanpostuak, baita ordezkapenak eta larrialdiko aldi baterako beharrak (errefortzuak) betetzeko lanpostuak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak