'Ni horrelakoa naiz' film laburra diruz lagundu daiteke

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 23a, 15:46

Kale-inkestak egiten, Oñatin. (Argazkia: 'Ni horrelakoa naiz').

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko sei ikasle LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna emateko film laburra egiten ari dira. Taldekideko lau partaide bizkaitarrak dira, bat gasteiztarra eta azkena, arrasatearra: Maite Diosdado. Proiektua osatzeko diru bilketa dute abian, eta herritarrek ekain hasierara arte egin ahal izango dute haien ekarpena.

"Ni horrelakoa naiz film laburrak trans neska baten istorioa kontatzen du. Trantsizioa egiteko pausoa eman badu ere eta horretaz harro badago ere, oraindik beldur da", diote egileek. "Beldur horietako bat da gaur egungo mutil-lagunari esatea trans neska bat dela. Baina egoera hori erabat aldatuko da bere neska-lagun ohiaren agerpenarekin, bere iragan guztia ezagutzen duena".

Maite Diosdado arrasatearra proiektuaren produktorea da, eta bere lana "benetan bikain" egiten du, taldekideen esanetan. "Hainbat marka eta enpresa gure proiektuaren babesleak izatea lortu du: Alzola, Bascook, Basque Select, Las casas de la cascada, Sagardoetxea museoa, Txalaparta, Ñam eta abar".

Proiektua aurrera atera ahal izateko, crowdfunding kanpaina abiatu dute. "Kanpaina horren helburua da film laburrak duen 3.000 euroko aurrekontuari aurre egitea".

Sare sozialetan ere aktibo daude, Twitter, Facebook eta Instagramen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak