Abenduan beharrean, maiatzean etorri da Santamas Krosa eta beroak bereziki baldintzaturiko lasterketa izan da. Ondo sufrituta egin dute korrikalariek ibilbidean aurrera, hori bai, ez dute herritarren animo faltarik sumatu. Parte hartzaile kopuruari dagokionez ere izan da desberdintasunik, izan ere, azken Santamas krosean 250 lasterkari ibili baziren, gaurkoan 90 inguru izan dira korrika egitera animatu direnak.
Ibilbidean aldaketak izan dira gaurko lasterketan. Plazan hasi bada ere, Garibain amaitu da lasterketa eta zirkuitua ere aldatu egin dute antolatzaileek. Orain arteko ibilbidean hiru buelta ematen zieten lasterkariek zirkuituari. Aurten, ibilbidea luzatuta, bi buelta eman behar izan dizkiote. Parte hartzaileen artean harrera ona izan du ibilbide aldaketak, errebueltak gutxitu egin direlako.