Domekako Santamas krosak aldaketak izango ditu ibilbidean

Xabier Urtzelai 2022ko maiatzaren 20a

Ibilbideari dagokionez aldaketak izango ditu domekan egingo duten Santamas krosak, nahiz eta txikiak izango diren. Kuadrillen Arteko Krosa –42. edizioa– 12:30ean hasiko dute, 11:00etan hasita gaztetxoendako lasterketak izango dira eta. Bada, nagusien lasterketako irteera plazan izango bada ere, helmuga Garibai etorbidean jarriko dute. Eta, gaztetxoen lasterketak ere Garibain egingo dituzte. Egunean bertan eman ahal izango da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak