Saharar komunitateak irmoki gaitzetsi du Sultana Jaya ekintzailearen aurkako hilketa saiakera

Hasier Larrea 2022ko mai. 18a, 17:59

Arrasaten bizi diren zenbait sahararrek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Herriko Plazan. Adierazi dute Marokoar estatuaren "hilketa-saiakera koldarra" izan dela, eta Espainiar gobernuari Saharako auzian erantzukizunak hartzeko dei egin diote, bide batez.

Astelehen goizaldean kamioi handi batek Bojadorko (Mendebaldeko Sahara) etxebizitza pribatu bati eraso egin zion, kalte material larriak sorraraziz. Komunitate saharauiaren arabera, Sultana Jayaren aurkako hilketa saiakera izan zen, ekintzaile sahararrak bertan baitzeraman etxeko atxiloaldia: "Marokoko indar errepresiboek duela urte eta erdi baino gehiago behartu zuten Sultana egoera horretara, eta ez da lehen aldia halako eraso bat jasaten duena", adierazi dute elkarretaratzean.

Ekintzaile saharauia bere familiarekin eta estatubatuar aktibistekin bizi zen etxe horretan. Aktibista horiek gose greban daude maiatzaren 4tik, Jayak bizi duen egoera salatzeko.

Arrasateko EH Bilduko eta Podemos Arrasateko zinegotziak babesa ematen egon dira. Eva Abuinek, Podemos Arrasateko kideak, adierazi du komunitate saharauiaren bidez jakin duela gertaeraren berri, "prentsa orokorrean ez duelako islarik izan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak