Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikarik –Mikel, Okene eta Drake– berriz bat egin dute, ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoa berpizteko. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasak dituzte ardatz, ahotsa, bateria, baxua eta samplerrak erabiliz musika-tresna gisa.
Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, power trio eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatzeko.