'Andrezaharraren manifestua', Mari Luz Estebanen eta Metrokoadroka kolektiboren eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 18a, 16:52
Mari Luz Esteban, Goiena telebistako platoan.

Mari Luz Estebanek Andrezaharraren manifestua poesia liburua argitaratu zuen Pamiela argitaletxearen eskutik 2019an. Zahartzaroaren inguruko proposamen politiko eta poetikoa egin zuen. Gerora, Metrokoadroka kolektiboarekin elkartu da idazlea eta oholtza gainerako moldaketa egin dute elkarrekin, hilaren 27an Kulturaten ikusi ahal izango dena.

Eako Poesia Egunaren enkarguz sortu zen bien arteko kolaborazioa, eta Ean bertan estreinatu zuten lana. Orain, egileek sortutako irakurraldi-performance-a hainbat plazatan taularatzen ari dira eta maiatzaren 27an, egubakoitza, Kulturateko areto nagusian izango dira, Emakume Txokoak antolatuta. 19:00etan izango da saioa, euskaraz.

Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak elkarrekin egindako emanaldiak liburuko poemak dakartza oholtzara. Era berean, irakurketa momentuak uztartu dituzte poema bisual eta antzeztuekin. Biolinaren musika, pintura, antzerkia eta koreografia performatiboak eta abarrak modu umoretsu zein aldarrikatzailean tartekatuz, emanaldi hunkigarria osatu dute. Mari Luz Estebanekin batera, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa dira artistak.

Mari Luz Estebanek honakoa dio Andrezaharraren manifestua liburuan:

"Ez diot uko egiten zaharra naizela aitortzeari ZA-HA-RRA.
Hitz hori letreiatzen dut astiro.
Haren loditasuna dastatzen dut, haren sonoritatea.
Hemen naiz.
Begira nazazu".
Asmo horri jarraika, bost emakume, bost gorputz, bost andrezahar ikusiko ditugu
oholtza gainean, haien sentimenduak dastatzen, publikoaren begiradaren aurrean
agertzen. Bost dira… edo hamaika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak