Herria Kantari jaialdia egingo du Arizmendi Ikastolak zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 19a, 11:06
Arizmendi Ikastolako ikasleak, abesten. (Argazkia: Arizmendi Ikastola).

11:30ean hasi eta 13:00ak arte, ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen. Ekitaldi horrek azken hogeita hamaika urteetan egin izan duten Abesbatzen Topaketa ordezkatuko du. Azken topaketa 2019an izan zen, Amaia antzokian, betiko formatuan.

Aurtengoa desberdina izango da. Izan ere, Arizmendiko kideek aspaldian zeukaten ideiari forma eman eta jaialdia kalera atera dute. Partaideei dagokienez, Santa Teresako HHkoak, Arimazubiko LH 1.ziklokoak, Almeneko LH 2.ziklokoak eta Gaztelupeko DBH eta batxilergoko ikasleak izango dira.

Aurreko edizioetan inguruko ikastetxeak gonbidatu izan dituzte Amaia antzokira kantatzera, baina oraingoan, formatu berrian lehen aldiz izanik, Arizmendiko ikasleekin bakarrik egitea pentsatu dute. "Balorazioa positiboa izaten bada, datozen ikasturteetan beste ikastetxeei ere gonbidapena egite aurreikusten dugu", gaineratu dute.

Bi ibilbide posible

Eguraldiaren arabera egin ahal izateko bi ibilbide antolatu dituzte. Eguraldi ona egiten badu, Portaloian, Arbolapetan, Herriko plazan, Laubide plazan eta Biterin egongo dira. Aldiz, euria egiten badu, Uarkapeko arkupean, Jokin Zaitegi plazan, udaletxeko arkupean, Parrokiako arkupean eta Biteri plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak