'Golasu'-rena da aurtengo leloa: 'Euskararekin gara, euskara gara!'

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 18a, 13:09

Unai Ibarrak eta Josu Zugastik 'Golasu' ezizenarekin aurkeztu dute irabazlea izan den proposamena.

Zazpigarren urtez, San Juan jaietan euskararen aldarria plazaratzeko lelo lehiaketa antolatu du AEDk eta "erantzun polita" izan du beste behin ere. Aurten, berrikuntza modura, lau finalisten artean aukeratu ahal izan dute herritarrek, eta Golasu taldearen proposamena izan da bozkatuena.

Maiatzaren 10ean bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea eta 53 jaso zituzten antolatzaileek. Proposamen horiekin, lau lelo finalistak aukeratu zituen AEDko kideez osatutako epaimahaiak eta, ondoren, elkartearen Instagram kontura igo zituzten, herritarren bozkek erabakitzeko zein izango zen aurtengo sanjuanetako leloa.

Hauek izan ziren lau lelo finalistak eta bakoitzak jasotako bozka kopurua:

  1. Euskararekin gara, euskara gara!- 168 boto (%54)
  2. Hauspoa suari, ekin euskarari! - 72 boto (%23)
  3. Magaletik makalera! - 44 boto (%14)
  4. Itzartu, hitza hartu!- 27 boto (%9).

AEDtik eskerrak eman dizkiete proposamenak bidali dituzten herritar guztiei zein azken bozketan parte hartu duten Instagram zaleei. "A, eta zorionak lelo irabazlearen egileei, Golasu taldeari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak