Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen Batzar Nagusia lehenik eta hitzaldia ostean, eguenean

Jon Irizar Aranguren 2022ko mai. 17a, 15:24
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko bazkideak, urteko batzar batean, artxiboko irudi batean (Argazkia: Goiena)

Maiatzaren 19an, eguena, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Batzar Nagusia egingo du Arrasateko Parke Teknologikoan. Besteak beste, urteko kontuak eta kudeaketa plana izango dituzte hizpide. Ostean, 19:00ak bueltan, herritarrei irekitako hitzaldia emango du Javier Sotil Mondragon Korporazioko presidente ohiak: Suspertzen. Ispilu kooperatiboa.

Datorren eguenean, maiatzak 19, Ohiko Batzar Nagusia egingo du Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Zuzendaritza batzordeak adostutako gaiak izango dituzte hizpide: batzarreko akta onartzeko bazkideak izendatzea, 2021eko kudeaketa txostena eta urteko kontuak aztertu zein onartzea eta 2022ko Kudeaketa Plana aztertu zein onartzea. Galde-esketarako tartea izango da amaieran.

17:30erako egin dute lehen deialdia, eta beharra egongo balitz, 18:00etarako deitu dute bigarren deialdia.

Hitzaldia, ostean

Batzar Nagusia amaitzean –19:00ak bueltan, antolatzaileen arabera–, eta Garaia Parke Teknologikoan bertan, Javier Sotil Mondragon Korporazioko presidente ohiak gizartearen etorkizuneko erronkak begirada kooperatibotik aztertuko ditu Suspertzen. Ispilu kooperatiboa hitzaldian. Herritar guztiek dute hitzaldira joateko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak