Euskadi-Cuba erakundeak egindako erakusketa da, beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Ebakuntza jaso duten pertsonak agertzen dira erakusketan, baita Kubako Medikuntzako Eskola Latinoamerikarrean formatutako langile argentinarrak, programaren sustatzaile izan diren amak eta boluntarioak ere. "Elkartasunez beteriko lan horretaz gozatzeko aukera izango dute arrasatearrek", azaldu dute.
Ordutegiari dagokionez, astelehenetik eguenera egongo da ikusgai, 17:30etik 19:00etara. Bihar, eguaztena, inaugurazioarekin batera, Operacion Milagro: Solidaridad medica de Cuba en Argentina liburua oparituko diete ikusleei.
Osasun komunitarioa lantzen duen doako proiektua da Operacion Milagro eta sei milioi pertsonaren bizi-kalitatea hobetzen lagundu du, horietatik 50.000, argentinarrak.