Barbakoa Festa egingo dute zapatuan Arbolapetan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 16a, 10:01

Ibai-artek, Ezkiña tabernarekin elkarlanean, Barbakoa Festa antolatu du zapaturako. "19:00etatik aurrera, kontsumitzeagatik, txorizo, txistorra, txerri-saiheski edo hirugihar pintxoa oparituko dugu", azaldu dute. Era berean, Asier Antiak "sukaldaritzarako eta brasa menderatzeko duen talentua" plazaratuko du.

Ezkiña tabernak, Arrasateko harategiek (Azpilikueta, Landaluze, Otamendi eta Saburdi) eta Ibai-artek indarrak batu dituzte Geraldine musikaria Arrasatera ekartzeko. "Bossa Nova musika onarekin girotutako ekitaldi ahaztezin bat izango da, eta HÓ BÁ LÁ LÁ lana eskainiko digu", nabarmendu dute.

HÓ BÁ LÁ LÁ nazioartean "Bossa Novaren aita" deitzen zaion Joao Gilberto abeslari eta gitarra-joleari egindako omenaldia da. Geraldine kantari gasteiztarrak eta Ricardo Urrutia gitarra-jotzaile frantsesak sortu zuten proiektu hau, Gilberto hil ondoren. 2019. urtearen amaieran, omenaldi-disko bat grabatu zuten Iñaki Echegoyen saxofoi-jotzailearen laguntzarekin.

1.200 pintxotik gora banatuko dituzte zapatuan: txorizoa, txistorra, txerri-saiheski dota hirugihar pintxoak. "Une atsegin bat igaro nahi duten guztiak gonbidatu nahi ditugu gure harategietako produktuez gozatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak