Martxa bat gehiagorekin hasi dute partidua ordiziarrek; izan ere, mailari eusteko azken aukera izan da gaurkoa eta lehen zatian markagailuan aurretik jarri diren arren, ez dute helburua lortu. Defentsan ez da oso fin ibili Mondra hasieran eta 21.minutuan gola egin dute ordiziarrek. 1-0ekoarekin indartsu jarraitu dute eta arrasatearrek ez dute lortu euren jokoa aurrera ateratzea. Atsedenaldiaren ostean ostera bestelakoa izan da partidua, baloia kontrolatu du eta intentsitate handiarekin zelairatu dira arrasatearrak. Berdinketa lortu ostean ere beste hainbat aukera izan dituzte etxekoek euren zaleei garaipena eskaintzeko, baina azken metroetan ez dute asmatu eta puntu bakarrarekin amaitu dute partidua.
Aloña Mendik mailari eustea lortu du Allerrun 2-5 irabazita. UDAk eta Bergarak bana berdindu dituzte euren partiduak.