Lurralde txiroetako nekazariei irtenbide duina ematen saiatzen den mundu mailako mugimendua da bidezko merkataritza. "Elikagaiengatik prezio justua ordaintzen zaie, espekulaziorik gabe, nekazariek baldintza egokietan lan egin dezaten, soldata duinekin, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna bultzatuz, sistema kooperatiboak antolatuz, haur eta zaharren lana desagerraraziz eta natura, produkzio arduratsu eta ekologikoekin babestuz".
Harremanetik adierazi dutenez, kontsumitzaileek asko egin dezakete zentzu horretan, "besteen lepotik aberasten diren marka komertzialak gutxietsiz eta bidezko merkataritzako produktuak erosiz". Horrez gain, baina, instituzio publiko, eragile sozial eta enpresei ere, inplikazioa eskatu diete, "hau da, bidezko merkataritzak merezi duen bultzada eta babesa ematea".
Merkataritza sustatu eta ohiko merkataritzari pertsonen eskubideak eta natura errespetatzera behartuko dion legedia garatzea beharrezkoa dela nabarmendu dute Harreman elkartetik.