Argazki lehiaketa deitu du Garaiak, eraikinaren XV. urteurrena dela eta

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 13a, 09:10

Garaia Parke Teknologikoak hamabost urte bete ditu eta ekainaren 13an ospatuko dute hori. Horren bueltan, argazki lehiaketa deitu dute, eta gaia horixe izango da hain zuzen ere, Garaia eraikinaren XV. urteurrena. Argazkiek eraikina bera erakutsi beharko dute, osorik edo zati bat, eta lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 30a (10:00) da.

Lehiaketa 13 urtetik gorakoendako da eta irudi bakarra aurkeztu ahal izango dute. Posta elektroniko bidez bidaliko dira horiek honako helbidera: komunikazioa@ptgaraia.eus.

Epaimahaia lau lagunek osatuko dute eta horiek hautatuko dute lanik onena. Saritu bakarra egongo da eta horrek 300 euro jasoko ditu. Jasotako lanak Garaia Parke Teknologikoko Itxaropena korridorean jarriko dira ikusgai eta herritar guztiek bisitatu ahal izango dituzte.

Argazki lehiaketaren oinarri guztiak hemen. Argibide gehiago gura izanez gero garaia@ptgaraia.eus helbidera idatzi edo 943 03 88 46ra telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak