Familiak eskatuta, desagertuaren inguruko informazioa zabaldu zuen Ertzaintzak komunikabideetan, hura aurkitzen laguntzeko. Izan ere, desagertze boluntarioa den kasuetan eta bilaketa eremurik zehaztu gabe dagoenetan, ez dutela bilaketarik martxan jartzen adierazi dute. Atzo arratsaldean, baina, topatu zuten Oñatin, hango udaltzainek. Haiek pasa zieten abisua ertzainei.