Elikadurari buruzko solasaldia, Tasio Erkiziaren eskutik, Irati Topagunean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 11a, 17:26

Tasio Erkizia eta Nora Salbotx.

Karkabatik Herria solasaldi zikloaren laugarren saioa gaur zortzi egingo dute, maiatzaren 18an, 19:00etan, eta Tasio Erkiziak elikadurari buruz egingo du hausnarketa, hara joaten direnekin batera. Erkiziak argitaratu berri duen Jan eta jabe liburua izango da solasaldiaren abiapuntua.

Egun nagusi diren nekazaritza intentsiboa eta agroindustria hizpide hartu eta, alternatiba gisara, zirkuitu laburraren, ekonomia zirkularraren eta saltoki kolaboratiboen alde egiten du Erkiziak. "Egunez egun bestelako gizarte eredu bat eraikitzeko bidean lanabes izan nahian", liburuxkak Euskal Herrian martxan diren proiektuak ezagutzera eman eta plangintza-manifestu adostu baten beharra agertzen du, baita botere eraldatzaileen arteko sinergiak proposatu ere, "elikadura baita, akaso, multinazionalen morrontzetatik askatzeko eta euskaldun jendea eta herria saretzeko alor oinarrizkoena".

Dagoeneko irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurkituko du eta solasaldia esan moduan, maiatzaren 18an izango da, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak