Eguaztenean, 65 urtetik gorako bazkideei zuzendutako otordua egingo dute, 18:30ean; hurrengo egunean, ordu berean, Andaluziako produktuak dastatu ahalko dira. Egubakoitz arratsaldean, haurrak izango dira protagonistak, txokolate-jana eta Linaje magoaren emanaldia egongo baitira.
Zapaturako gorde dute egunik beteena: eguerdian parrillada, Alegria de la Sierra Rociero taldearen kontzertua eta Maledantza flamenko fusio ikuskizuna daude antolatuta, eta gauean, berriz, bazkide eta jarraitzaileentzako afaria eta playback jaialdia.
Domekan amaituko dute aste kulturala, Lourdes Oncala sevillana eskolaren emanaldiarekin. Ekintza guztiak Al-Andalus elkartearen egoitzan egingo dituzte.