Erabakitzeko falta dena da zein kantxa izango den kanporaketen eszenatoki. Ointxe!-k Unamunori irabazten badio, sailkapeneko bigarren postuari eutsi eta lauko finalaren enbaxadorea izango da Iturripen, baina galduz gero, litekeena da etxetik kanpo jokatu behar izatea.
Marea moreak badaki haizea aldeko duela. Domekan Logroñoko Maristak jipoitu zituen, eta biharko aurkariei joaneko partiduan irabazi egin zien.