Ezker Anitza-IU Arrasatek zapatuan bozkalekua jarrita babestuko du estatu-ereduari buruzko kontsulta

Irma Arabaolaza 2022ko mai. 12a, 13:57

Zein estatu-eredu duten nahiago adierazi ahal izango dute herritarrek Monarkia edo Errepublika Estatuko Herri Kontsulta Plataformak antolatu duen herri-galdeketan. Ezker Anitza-IU Arrasatek babestu egin du ekimen hau eta, zapatuan, maiatzaren 14an, Elkano kalean bozkaleku bat jarriko du 11:00etatik 15:00etara (Estrella tabernaren parean).

Ezkerreko alderdiak demokrazia parte-hartzaileari buruzko jardunaldi honetan parte hartzeko dei egin die Arrasateko eta inguruko herrietako bizilagunei. Bertan, estatu-moduari buruz bozkatu eta iritzia emateko aukera egongo da. Loteslea ez den kontsulta honetan adierazi ahal izango dute monarkia edo errepublika nahiago duten estatu mailako eredu gisa.

Legez erreferendum bat egiteko aukerarik ez dagoenez, larunbateko kontsulta herritarrek gizarte demokratikoetan garrantzitsua den gai bati buruz hitz egin ahal izateko "modu garbi eta askea" dela uste du Ezker Anitza-IUk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak