Horietako bi, asteburu honetan egingo direnak, maiatzaren 14 eta 15ekoak, urtero egiten diren Geoturismoa Debagoienean bisita bereziak dira.
Honakoak dira bisitak:
- Maiatzak 14: Galarrako Koba (Geologia Debagoienean).
- Maiatzak 15: Kobandi eta Lezetxiki. Ingurune karstikoa (Geologia Debagoienean).
- Maiatzak 21: Vasco-Navarro bide verdea Etxezarretatik.
- Maiatzak 22: Monterron-San Kristobal-Meatzerreka.
- Maiatzak 29: Murugain mendiari bira.
- Ekainak 4: Arrasateko pertsonaia esanguratsuak.
- Ekainak 5: Arrasateko bira, ekialdea.
- Ekainak 11: Arrasateko armarriak.
- Ekainak 12: Udalatxera igoera Kanpantzarretik.
- Ekainak 18: San Balerio, Benakeruen Kofradia.
- Ekainak 19: PR Gi 106 Arrasate – Arantzazu, Erromes bidea.
Izen-emateak zabalik daude dagoeneko, eta interesdunek izena eman ahal izango dute BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta, turismo@arrasate.eus helbidearen bitartez, edota www.arrasate.eus/ezagutu webgunearen bitartez. Antolatutako ekintzetan izena
emateko azken eguna irteera aurreko egubakoitzean izango da, 12:00ak arte.